XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez adiorik esaten diogu Mikeri.

ALFABETATU GURASOEI EUSKARAZ IDAZTEKO

Chinoko Centro Basco jatetxe ondora goaz, beste ostatu euskaldun batera, Pyrenees izeneko jatetxera hain zuzen, bertan geratu baikara Begoña Echeverriarekin.

Kalifornian, Chino ondoko Artesia herrian jaio zen Begoña orain 28 urte, aita eta ama baztandarrak.

Autopistaz atzera eginez, Pyrenees-eko parking-ean uzten dugu autoa.

Jatetxera sartzerakoan, berehala iritsi zaigu bi euskaldunen hots eta ele nahaskaitza.

Baxenafartarrak dira, Julian Etcheberry, Larrakoa, orain hogeita sei urte hona etorria, eta Albert Garizpe, Makeakoa, jatetxeko sukaldaria, dira ozenki solasean ari direnak.

Bertako zerbitzari, neska gazte bat, kaliforniarra, baina euskaraz xarmantki mintzatzen dena, Edith Aguerre da, nagusiaren iloba.

Nagusia, izan ere, Itsasukoa, Germaine Arrechea, alarguntsa.

Martin bere senarra, Arizonako euskalduna, duela bi urte galdu zuen.

Germaine ez dago gaur hemen.

Baina mahaietako batean, urrunean apur bat, Begoña Echeverria ikusten dugu.

Chinon bertan duela lau urte pasatxo, Aphessetche-tarren trinketean ezagutu genuen Begoña.

Euskal Herrira joatekoa zen orduan, Donostiara hain zuzen, urtebete han pasa eta bere euskara hobetzeko.

Begoñak, azken mende t'erdian beste hainbat kaliforniarrek bezala, euskara izan du Euskal Herritik hamar mila kilometrotara bere ama-hizkuntza.

Ohiko agurrak eta gero, hortik eusten diogu elkarrizketari.

Kaliforniar euskaraduna, Begoña? galdetzen diogu.

Etxean beti egin dugu euskaraz aita eta amarekin, erantzuten berak.

Nik, beraz, lehendabizi euskaraz ikasi nuen eta euskara izan da, Kalifornian, nire lehen lengoaia.